Ondoren Kontrol Postu Nagusia bisitatu dugu. Hemetik Metro Bilbaoko tren
guztien funtzionamendua ziurtatu eta zaintzen dute, eta URTE GUZTIA
DAGO NORBAIT BERTAN LAN EGITEN!! 365 egun, 24 orduz, beti dago norbait
denak ondo fuintzionatzen duela konprobatzeko.
Azkenik, Metroan bidaiatu dugu, baina ez betiko moduan. Gaurkoan kabinan
sartu ahal izan gara eta gidariaren lana ikusi. Zelako ikuspegi
desberdina izan dugun!
Metro Bilbao bisitatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundia bisitatzera joan
gara, eta Bilboko Diego Lopez Aroko Kalean dagoen eraikina barrutik
ikusteko aukera izan dugu. A zer nolako Jauregia! Ikaragarri polita eta
ikaragarri ondo zaindua. Hainbat koadro, aulki, altzari zahar eta gauza
ikusi ahal izan ditugu. Amaitzean taldeko argazkia atera dugu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina