Azkenik heldu gara ikasturte arraro honen amaierara. Lan bikaina egin duzuena, orain gauza bakarra daukazue egiteko: disfrutatu eta etxean sartuta eman dugun denbora luzea, arretaz bada ere, errekuperatu!
Kaixo koadrila! Zelan zaudete? Animo, bikain ari zarete eta! Aurreko erronkako txoritxo berdinak ingeleserako lan bat daukazuela kontatu dit, animalia baten deskribapena hain zuzen ere. 7. erronka honetan, zuek aukeratutako animalia horren deskribapen-bideoa egin beharko duzue. Ideiak argi eta hitzak garbi! Beti bezala, H-O-R-I-Z-O-N-T-A-L-E-A-N grabatu eta oraingo honetan Andreari bidali (berak niri bidaliko dizkit zuen bideoak). Hau amaitzen doa, azken txanpan gaude, beraz, animo eta indar asko!!!