2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

SANTO TOMAS EGUNA

Atzo Ikastolan, Santo Tomas eguna ospatu genuen. Denok dotore dotore jantzi ginen eta ospakizunaz gozatu genuen.

PRIMERAKO OPORRAK IZAN!

2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

ARGAZKI BAT EMAILEZ BIDALTZEN

Gabonetan, gehien gustatu zaigun unearen argazkia aukeratu behar duzue. Behin aukeratuta dagoenean, mezu baten bidez bidali behar duzue.

Oraindik ere ikasten ari gara, beraz, gerta daiteke apur bat zaila suertatzea zuen kontutik argazkia bidaltzea. Horregatik, azalpen bideo bat prestatu dut.

Espero dut horrekin errazago izatea!

ANIMO!


IRAKURRITAKO LIBURUAK GOMENDATZEN

Hiruhileko osoan zehar, hainbat eta hainbat liburu irakurtzeko aukera izan dugu. Orain, hiru hilabete pasa ostean, gehien gustatu zaiguna aukeratu eta horren inguruko lantxo bat egin dugu.

Lan horretan, liburuaren inguruko datu garrantzitsuenak eta gure iritzia azaldu dugu. Hori partekatzeko, aurkezpenak egin ditugu gelan.

Egon adi eta entzun ondo gure azalpenak! Gozatu!





2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

ANTZERKIAK

Hainbeste entsaiatu eta entsaitu ostean, azkenean, gure antzerkien estreinaldia egin dugu gaurkoan!

Familia, lagun eta ikaskide asko etorri dira antzerkiak ikustera. Zoritzarrez, guztion familiak etortzea ezinezkoa izan da, lanean daudelako.

Baina, horrek ez du esan nahi, gure antzerkiak ikusteko aukerarik ez dutenik. Nakori esker, hona hemen gure antzerkien bideoak!

GOZATU!







2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

AMERIKETARA JOAN NINTZEN: BIDEOA

Hemen gaude berriro ere Txanelan landutako gaiaren inguruko bideo berri batekin! Espero dugu zuen gustukoa izatea eta gu bezain beste ikastea!

GOZATU!


ZATIKETAK BI ZIFREKIN

Matematikan, zatiketen barnean, pausu bat gehiago eman dugu.

4. mailan gaudenez, prest gaude zatitzailean 2 zifra dituzten zatiketak egiteko. Gelan, azalpena entzun eta ziur nago adi-adi egon zaretela, baina, badaezpada, hona hemen berriro ere azalpena:

EUSKARAZ






ZATIKETAK 2 ZIFREKIN: JOLASAK

Behin azalpena ulertuta, goazen praktikatzera!

Aukeratu jolasa eta gozatu!








2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA

Gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatu dugu Ikastolan.

Urtero bezala, goizean goiz, denok elkartu gara Ikastolako jolastokian eta prestatutako abestia abestu dugu: "Aho bizi, belarri prest". Hona hemen Nakok grabatutako bideoa:




Gero, gelara igo eta euskararen aldeko mezuak idatzi ditugu. Aurten, mezu horiek, belarri eta aho handi batzuetan kokatu ditugu.








Paddle surf

 Hemen daukazue bideo txiki bat paddle surfa egiten. Ez daukat bideo gehiagorik ni ere uretan egon nintzelako ☺